Irailearako izenemate eta sarrera froga berriak

2021-22 ikasturterako ezohizko izenemate eta sarrera frogak

BELE, Bilboko Euskal Lutheria Eskolarako sarrera frogak egiteko izen emate epea 2021 ko ekainaren 21 etik uztailaren 23 izango da, biak barne.

Hari instrumentuen mailegua 2021-22 ikasturterako

 BELEk, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak diseinatutako mailegu programa bati esker Musika Eskola eta Kontserbatorioetako ikasleen esku jarriko ditu sei bibolin, sei biola eta sei biolontxelo.

Eskaerak egiteko epea:  maiatzaren 17tik ekainaren 4ra (biak barne).

2020_21 ikasturte bukaerako kontzertua

Ikasturte  hau ere bukatu da gure azken urteko ikasleentzat.

Pasa den apirilaren 30 ean kontzertu bat izan genuen beraiek egindako instrumentuekin. 

2021-22 ikasturterako izenemate eta sarrera froga berriak

BELE, Bilboko Euskal Lutheria Eskolarako sarrera frogak egiteko izen emate epea 2021 ko maiatzaren 3tik 14ra izango da, biak barne.

Izenematea  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuaren web horrialdean dagoen aplikazio telematikoaren bidez egingo da.

Ondarea jardunaldiak: Bisita bertan behera

Bertan behera geratzen dira  2020 ko Ondarearen Europako Jardunaldiko bisita J.C. Arriaga Kontserbatorioko BELE lutheria eskolara

Jasaten ari geran osasun egoeraren aurrean eta gure eskolak dituen baliabideek ez dituztenez bisita baterako segurtasun arauak bermatzen, urriak 20rako aurrekusia zegoen “Musika ondarea eta hezkuntza: luthier ogibidea” bertan behera uztea erabaki dugu.

2019-20 ikasturtea bukatu dugu !!

Gertatutako guztiaren ondoren, ikasturtea bukatzea lortu dugu, nekatuta baina pozik (ah eta osasun onean!).

Itxialdiak iraun zuen bitartean, ikasgaiak on-line eman genituen, edo ahalegindu ginen  behintzat. Atal teorikoak lantzeak ez du zailtasun handirik, baina ez da erreza erreminta eta teknika batzuen erabilera kamera baten bitartez erakustea (bestela galde iezaiezu lehenengo mailako ikasleei). Izan ere ikasle guztiek egin dute esfortzu handi bat ikasten eta lanean jarraitzeko honelako egoera batean.

Maiatza bukaerarako eskolan bueltan geunden lanean

2020-21 ikasturterako izenemate eta sarrera frogak

2020-21 ikasturterako izenemate eta sarrera frogak

BELE, Bilboko Euskal Lutheria Eskolarako sarrera frogak egiteko izen emate epea 2020 ko maiatzaren 11tik ekainaren 5era izango da, biak barne.

Ikastaroa Silvio Levaggirekin

Urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra ikastaro bat izan dugu Cremonatik etorri den Silvio Levaggi biolingilearekin.

Txeloaren eraikuntzaren alderdi funtzionalak landu genituen berarekin, eta bere jakinduriarekin benetan gozatu dugu.

Berniz zahartze ikastaroa Gábor Draskóczyrekin

Irakaslea: Gábor Draskóczy. draskoczy-violin.com

Data: 2020ko apirilaren 24 tik to 26 ra. Ostiral, larunbat eta Igandea.

Iraupena: 21 ordu

Ordutegia: Ostiraletik larunbatera, 9:00-13:00/ 14:00-18:00 eta igandea 10:00-15:00.

Izenemateko betebeharrak:
Partaidearen Curriculum labur bat non bere izena eta kontaktu datuak ere agertzen diren (telefonoa, emaila…)
Curriculum a bidali honako helbide honetara: lutheria@conservatoriobilbao.com
Partaideen hautapena bidaltzen den informazioaren arabera egingo da.

Partaide kopurua: 15

Anima Novaren bisita BELEra

Pasa den ostiralean Anima Nova ren bisita izan genuen BELEn, Pal Molnar eta Hans -Peter Bestehorn en eskutik. Bertan beraien karbono zuntzezko arima honek nola funtzionatzen duen ikusi genuen. Arima hauek eskolako biolontxelo eta  biola batean frogatu genituen, Itziar Basagoiti, Itziar  Atutxa eta biolan Rosa Gutierrez eta Marina Barredok  lagunduta. Anima Nova arima honetan luzeera oso errez […]