BILBAO PROJECT_Psicoacoustic test erako gonbidapena

The Bilbao Project six_smll

Berri honen bitartez  Bilbao Project-eko Test Psikoakustikoan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Test honek bi zati ditu Free Categorization Test deritzana eta Listening Test-a. Hoietako baten edo bietan parte hartu dezakezu.

Bilbao Project hau Cambridge, Sorbona, J.C.Arriaga Musika Kontserbatorioko BELE Lutheria Eskola eta europako luthier batzuekin batera egindako ikerketa bat da. BELEn, Bilboko lutheria eskoalan, sei bibolin egin dira material berdinak erabiliz parametro kontrolatu batzuekin eta berdin egin dute europako beste biolingile batzuk ere. Info gehiago hemen.

Biolin jotzailea bazara zure laguntza behar dugu eta gustatuko litzaiguke zuk parte hartzea Free Categorization Test deritzan honetan, Claudia Fritz eta bere taldeak Sorbonako unibertsitatean garatuta.

Test hau horrela izango da:

  • Musikariak  12-14 bibolin jo beharko ditu eta antzekoak ikusten dituen bibolinak taldeka sailkatu behar ditu (Kategorizazio librea deritzona), nabaritutako sentsazioen arabera.
  • Jotzaileak nahi bezain beste talde egin ditzake. Bukatzean talde bakoitza deskriba dezala eskatuko zaio, sailkapenaren zergatia azalduz.
  • Probaketa itsuan egingo da, biolinaren estetika alde batera uzteko. Proba honetan instrumentuaren soinuak bakarrik izango du garrantzia.
  • Froga hau egiteko jotzaileak bere arkua erabiliko du. Nahi badu, erreferentzia bezala erabiltzeko, bere instrumentua eraman dezake bertara.

Proba hau abenduaren 3tik 14ra bitartean izango da. Abenduaren 3, 4, 5, 10, 11, 12, 13 eta 14an  goizez izango duzue aukera proba burutzeko 9:00etatik 15:00ak arte; eta 7, 8 eta 9an egun osoa 9:00etatik 19:00ak arte.

Hemen duzu doodle lotura Free Categorization Test  delakoa egiteko ordua erreserbatzeko.

Bestela ordua hartzeko edo beste edozer zalantza argitzeko e-mail helbide honetara ere idatz dezakezue:  lutheria@conservatoriobilbao.com

Listening Test-a tendrá abenduaren 15ean izango da arratsaldez, JC Arriaga Kontserbatorioko areto nagusian. Hemen biolin jotzaile profesional batek instrumentu guztiak joko ditu auditorioan eta entzulea izango da  juzkatuko dituena. Edozein musikari  edo musikarako zaletasun haundia duen edozeinek parte har dezake. Hau nola egin jakiteko jarraipideak test-a hasi baino lehenago jasoko duzu bertan.

 

Test hauek Claudia Fritz ek zuzenduko ditu, musika akustikan ikertzailea Sorbonako Unibertsitatean eta Frantziako CNRS ko kidea.  Honen aurretik  Indianápolis Test  eta  Paris Test bezala ezagutzen diren ikerketak zuzendu zituen, non bibolin italiar klasikoak (Stradivari eta Guarneri) bibolin modernoekin konparatu zituztenTest hauek ondorioztatu zuten zeinen zaila den musiakariarentzat, kanpo eraginik gabe, bibolin klasiko zahar bat eta bibolin berri bat bereiztea. Hurrengo bideo honetan ikus dezakegu nola lan egiten duen Claudia Fritz eta bere taldeak:

2012 – The Paris Double-Blind Violin Experiment

Zure parte hartzearen zain, agur bat.
Bilbao Project taldea