ERASMUS+ 2017-2018 BEKAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK DA

BELEko ikasleek europako beste herrialde batzuetako biolingintza tallerretan praktikak egiteko Erasmus+ 2017 dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago. Ordaindutako beka hauek hiru hilabetetako iraupena dute eta 2017ko iraila eta 2018 ko abenduaren  artean egingo dira.

NORK ESKA DEZAKE BEKA HAU?

BELEn hirugarren mailan egiten ari den ikasleak.

2016-17 ikasturtean BELEko ikasketak bukatu dituen ikasleak.

BEKA ESKATZEKO EPE ETA PROZEDURA

Beka eskatzeko epea 2017ko azaroaren 17an amaituko da (barne).

Eskaera horria Hemen eskura daiteke edo J.C. Arriaga Kontserbatorioko idazkaritzan. Hau  bete ondoren idakaritzan bertan emango da edo lutheria@conservatoriobilbao.com helbidera bidali. Hautapen irizpideetan zerrendaturiko dokumentuak erantsi behar dira.

Hautapen irizpideen arabera eskaerak aztertu eta sailkatu ondoren, eskuratutako puntuaketaren arabera, aukeratutako pertsonen zerrenda hurrenkeran argitaratuko da, bai web orri honetan, bai ikastetxeko ohiko informazio lekuetan.

Aukeratutako behin-behineko zerrenda azaroaren 24an argitaratuko da, eta behin betikoa abenduaren 1ean.