Erasmus+ 2018ko beka eskatzeko deialdia

BELEko ikasleek europako beste herrialde batzuetako biolingintza tailerretan praktikak egiteko Erasmus+ 2018 dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago. Ordaindutako beka hauek hiru hilabetetako iraupena dute eta 2018ko iraila eta 2019 ko abendua bitartean burutuko dira.

NORK ESKA DEZAKE BEKA HAU?

BELEn hirugarren maila egiten ari den ikasleak.

BEKA ESKATZEKO EPE ETA PROZEDURA

Beka eskatzeko epea 2018ko azaroaren 5ean amaituko da, 12:00etan.

Eskaera orria Hemen eskura daiteke edo J.C. Arriaga Kontserbatorioko idazkaritzan. Hau  bete ondoren idakaritzan bertan emango da edo lutheria@conservatoriobilbao.com helbidera bidali. Hautapen irizpideetan zerrendaturiko dokumentuak erantsi behar dira.

Hautapen irizpideen arabera eskaerak aztertu eta sailkatu ondoren, eskuratutako puntuaketaren arabera, aukeratutako pertsonen zerrenda hurrenkeran argitaratuko da, bai web orri honetan, bai ikastetxeko ohiko informazio lekuetan.

Aukeratutako behin-behineko zerrenda azaroaren 12an argitaratuko da, eta behin betikoa azaroaren 16an.