2019-20 ikasturterako sarrera froga berriak

2019-20 ikasturterako izenemate eta sarrera froga berriak

BELE, Bilboko Euskal Lutheria Eskolarako sarrera frogak egiteko izen emate epe berria 2019 ko uztailaren 1 etik 12ra izango da, biak barne.

Izenematea  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuaren web horrialdean (hemen) dagoen aplikazio telematikoaren bidez egingo da.

Goiko esteka jarraitu ezkero Musika Kontserbatorien deialdiak_ Deialdien Iragazkia izeneko atalera helduko gara. Bertan, zentroa, espezialitatea eta kurtsoa edo ikastaroa hautatu.

Zentroa: CPM Juan Crisóstomo de Arriaga MKP

Espezialitatea: Lutheria

Ikastaroa: 1

Beharrezko dokumentazioa hurrengo helbidera bidaliko da:

lutheria@conservatoriobilbao.com

Nortasun agiria, titulu akademikoak, eta meritoeri dagozkienak.

Sarrea fogak, 2019 ko irailaren 3an izango dira, goizeko 9:00etan BELEn  (J.C. Arriaga Musika Kontserbatorioaren eraikinean).

Musika ezagutzak aurkezteko ordezko froga egun eta toki berean egingo da.

Oharra: Eskaera kopuruaren arabera egun bat edo bitan egingo da sarrera froga

Sarbide frogan erabiltzen diren ebaluaketa irizpideak. PDF dokumentua hemen.

2019 ko martxoaren 6an 2019-20 ikasturterako BELEra sartzeko probak arautu eta deitzen duen ebazpena. PDF dokumentua hemen.

 

BELEn onartua izateko baldintzak eta sarrera froga

1-Baldintza akademiko eta musikalak konplitu behar dira

2- Sarbide-proba bat gainditu behar da.

1) Baldintzak

AKADEMIKOA

Batxiler-Titulua edo baliokidea edo Unibertsitaterako hogeita bost urte baino zaharragokoentzako sarbide-proba gainditua izatea.

Titulu hori ez duten hemeretzi urtetik gorakoek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ezarritako froga bat gaindituz gero sartu ahal izango dira. Batxilergoko helburuak nahikotasun maila batekin gainditzen dituela eta ikasketok behar bezala burutzeko ezagutza, gaitasuna eta trebeziak badituela erakutsi beharko du hautagaiak. Datu gehiago hemen.

MUSIKALA

Oinarrizko Musika ikasketen Diploma izatea edo baliokide den Oinarrizko Graduko Diploma Kontserbatorio ofizial edo baimendutako zentro batean lortutakoa.

Ikasketa hauetara sartzeko aukera izango da musika ziurtagiri hori izan ez arren  musika ezagutzei buruzko froga bat gaindituz gero. Froga honi buruzko xehetasunak hemen.

Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioan burutuko da froga hau. Froga gainditzeak ez du derrigorrez Oinarrizko Mailako zertifikazioa lortu izatea.

OHAR GARRANTZITSUA: Musika ezagutzei buruzko aipatutako ziurtagiria sarbide frogetarako eskaria egiterakoan aurkeztu beharko da. Hautagairen batek une horretan baldintza horiek beteko ez balitu, horiek betetzera baldintzatua legoke. Ikasketak amaitzean baldintza bete gabe jarraituko balu, Lutheria Ikasketak burutu izanaren agiria ezingo luke jaso inolaz ere.

2) Sarrera-froga

Luthería ikasketetarako sarbide proba espezifikoa, 0eko 100era baloratuko da, hiru atal desberdin izango ditu:

Epaimahaiak proposatutako modelu baten gaineko marrazketa artistikoko ariketa. Notaren % 35a izango da.
Epaimahaiak proposatzen duen pieza bat egurrean eskuz egitearen ariketa. Notaren % 35a izango da.
Epaimahaiak proposatzen duen gai bati buruzko idazlana. Notaren % 30a izango da.
Beharrezkoa izango da hiru atal hauek gainditzea, hauetan lortzen den puntuaketari meritu taulako puntuak gehitu ahal izateko.

Sarbide froga egiteko tasa bat ordaindu beharko da prezio publikoak finkatzen dituen  1/2007 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, irailaren 11koa-n agertzen den bezala.

Diru kopuru hau izen ematean jarriko den kontu korrontetik kobratuko da.