Frédéric Becker ekin arku ikastaroa

Tokia: BELE. Bilboko Euskal Lutheria Eskola.
Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorio Profesionala
Ibarrekolanda Plaza 1, 48015 Bilbo. Spain.

Data: 2018ko Azaroaren 30 etik Abenduaren 2ra. Ostiral, larunbat eta Igandea.

Irakaslea: Frédéric Becker. www.luthier-becker.com

Iraupena: 21 ordu

Ordutegia: Ostiraletik larunbatera, 9:00-13:00/ 14:00-18:00 eta igandea 10:00-15:00.

Izenemateko betebeharrak:
Partaidearen Curriculum labur bat non bere izena eta kontaktu datuak ere agertzen diren (telefonoa, emaila…)
Curriculum a bidali honako helbide honetara: lutheria@conservatoriobilbao.com
Partaideen hautapena bidaltzen den informazioaren arabera egingo da.

Partaide kopurua: 15

Hizkuntza: Frantseza eta Italiarra

Ikastaroaren prezioa: 400€

Iradokizunetarako jarri gurekin kontaktuan helbide honetan: lutheria@conservatoriobilbao.com

Materialea: Ekarri zuen zurdaketarako herraminttak eta bibolin, biola eta txelo arku bana.

Programa:

1.       Zurdak kentzea, makila, igela eta botoia garbitzea

2.       Makilaren kurba eta zuzentasuna egiaztatzea, kurba berregin  eta  berlerrokatu

3.       Zilar hari eta larruaz hornigaia  jarri. Pisuaren zuzenketa eta grabitate puntuaren birkokapena.

4.      Begidun torlojuaren  doitzea eta igelean birkokatzea eta botoiarekiko erlazioa.

5.      Hezur edo mamut bolizko puntako xaflaren ordezkatzea

6.      Zurdatu eta makilaren kurba doitu

7.      Denboraren arabera: apurtutako makilaren enkolatzea