Ohiko galderak

clase-bele-lutheria

Atal honetan jendeak kontsultatu ohi dizkigun zalantza ohikoenetako batzuk ebazten ditugu.

Zalantzaren bat baduzu eta erantzuna ez baduzu aurkitzen, idatz iezaguzu eta zure zalantza argituko dugu.

Zein egunetan izango da 2017-2018. ikasturterako Sarbide Froga?

Froga hau ekainaren 27 an izango da, aurretik apirilaren 24 tik maiatzaren 25 erarte, biak barne, izena eman ondoren.

Zenbat urtekin hasi naiteke Lutheria ikasten?

Lutheriako ikasketak behin batxilergoa amaitu ondoren egin ditzakezu. Titulazio hori ez izatekotan 19 urte beteta izan behar dituzu eta dagokion heldutasun froga bat pasa behar duzu.

Zer nolako titulazioa behar dut ikasketa hauek egiteko?

Ikasketa hauetan sartzeko batxilergoa izan behar duzu, hala ez bada, 25 urte baino gehiago dutenentzako unibertsitaterako froga gainditzea edo 19 urteentzako heldutasun froga gainditzea (biak Euskal Administraritzak antolatuta) eskatzen da.

Musika jakin behar dut Lutheria egiteko?

Lutheriara sartzeko baldintza bat Musikako Elemental Maila edo pareko diploma izatea da. Honelako titulaziorik ez izatekotan musikako ordezko froga bat egin dezakezu (Frogen egun berean eta bertan Kontserbatorioan) non musikako pareko maila egiaztatu dezakezu.

Nola dira Sarbide Frogak?

Berariazko Froga hiru atal ditu: irudi artistiko ariketa bat, egurrean egindako eskulan ariketa bat eta idazlan bat. Ikasketara sartzeko hiru atalak gainditu behar dira

Zenbat ikasle sartzen dira urtero Eskolara?

Ikasketa hauen berezitasunak kontuan izanda gehienez 8 pertsona har ditzakegu urtero, egoeraren arabera.

Zenbat urte/ordutan egituratuta daude gure Ikasketak?

Agindu berriak Ikasketa zorrotzak aurkezten ditu, hiru ikasturtetan eta 3000 eskola-ordu teoriko-praktikotan banaturik.

Zein da eskolen ordutegia?

Ikasturtearen arabera klaseak goizez edo arratsaldez izan daitezke, 8:00tik 13:00arte eta 14:00tik 19:00arte. Eskola orduetara etortzea beharrezkoa da eta beste ordutan ikasleak Eskolara lan egitera etor daitezke Ikasketen helburu zorrotzei aurre egiteko: Helburu hauekin betetzeak zuen aldetik ardura haundia eskatuko du.

Zer nolako diploma lortzen da ikasketak amaitzerakoan?

Ikasketa Plan berrian Lutheriako irakaskuntza EZ arautua izaten jarraituko da, beraz ikasketak burutzerakoan ez da titulaziorik lortzen. Ikasketak amaitzen duten pertsonei gaitasun akreditazio bat emango zaie.

Zer erlazio dute Bilboko Euskal Lutheria Eskolako irakaskuntzak INCUALeko Lanbide-Prestakuntzekin?

Orain dela urte batzuk Instituto Nacional de las Cualificaciones Profesionales delakoa Lutheriakin erlazionatutako Lanbide-Prestakuntzak landu zituen: ART562_3 (PROYECTO Y ELABORACIÓN ARTESANAL DE INSTRUMENTOS MUSICALES DE ARCO), ART636_3 (MANTENIMIENTO Y REPARACIÓN DE INSTRUMENTOS MUSICALES DE CUERDA) y ART563_3 (PROYECTO, ELABORACIÓN, MANTENIMIENTO Y REPARACIÓN ARTESANAL DE ARCOS DE INSTRUMENTOS MUSICALES DE CUERDA). Prestakuntza hauek duten baliogarritasunagaitik, gure Ikasketa Planan integratuak izan dira atal adierazgarri bezela, batetik ikasketak amaitzen duten ikasleek dagokion Profesionaltasun Ziurtagiriak eskatu ahal izateko eta bestetik Lutheriako Ikasketak etorkizunean arautzeko asmoarekin.