Zertan datza lutheria ikasketa plana

2014– 2015 ikasturtetik aurrera Bele Luthería Eskolan eskaintzen dugun Ikasketa Plana eguneratu da, Lutherían ematen dugun irakaspenak garai berrietara egokitzeko asmoz. Jarraian Ikasketa-Plan berriaren oinarri nagusiak zehazten ditugu, irakasgaien erlazioa bai eta ordu-karga teoriko-praktikoa.

Plan hau sakontasunean ezagutzeko klikatu PDF honetan.

1) Soka-laukotearen Eraikuntza eta muntaketa

Hiru ikasturte dirauten ikasketetan, (gehienez laura luzatu daitezkeenak) oinarrizko helburu nagusiena soka laukotearen eraikuntza eta muntaketa da:

bele-aprendiendo-lutheria

Bele-ko ikaslea

  • Bi biolin
  • Biola bat
  • Biolontxelo bat

 

Beste helburu eta oinarri garrantzitsu bat bernizaketa teknika desberdinen ikasketa da.

 

2) Konponketa eta zaharberritze teknikak

Restauración de un violín

Biolin baten zaharberritzea

Ikasketa hauetako oinarrizko helburuetako bat tresna hauetan ohikoak diren konponketa eta zaharberritze teknikak ikastea da.

Jakin badakigu eta atal hau luthierraren eguneroko lan kargaren zati haundi bat izaten dela.

3) Arkuen zurdaketa eta mantentzea

Técnica de "encerdado"

Zurdaketa teknikak

Musikari profesionalarentzat arkua instrumentua bezain pieza garrantsitsua da. Horrela ba ikasketa hauetan zurdaketa, arkuaren mantenu eta zainketa teknikak erakusten dira, oinarrizko konponketa eta errestaurazio teknika batzuekin batera.

4) Akustika eta portaerak.

Comportamiento acustico

Portaera akustikoa

Ikasketa Planaren beste oinarrizko helburu bat, gure Eskolaren paregabeko ezaugarria dena, akustikako oinarrizko kontzeptuak ikastea da, baita materialen konportamolde mekanikoa, musikatresna osoaren akustika, soinuaren doikuntza, gauregungo ikerketen ikasketa eta garatutako neurketa metodoen erabilera ikastea ere.

Esan dezakegu gaur egunerarte egindako ikerketei ezker biolin gorenen sekretu nahiko desestali izan direla, sonoriteteari dagokionez.

 

5) Lan eta enpresa ingurunea

Garrantzi handikoa da ikasleak aurrez aurre topatuko duen lan ingurunea bere ikasketak bukatzean.

Ekintzailetza, Lutheria-tailerreko praktikak eta Kurtso Bukaerako Proiektua bezalako ikasgaiak Ikasketa Plan berriaren oinarriak dira. Eskolatik irtengo diren luthier berrien lan baliabideak indartzea xede dutenak.


Materia-erlazioa eta karga ordutegi teoriko-praktikoa

  • Lehen ikasturtea (klikatu)
    • Arku-instrumentuak eskuz egitea eta muntatzea I (biolina). 550 ordu.
    • Akustika I: Oinarrizko kontzeptuak eta materialen akustika. 50 ordu.
    • Lutheriaren historia. 25 ordu.
    • Diseinua eta marrazketa. 50 ordu.
    • Arkuei zurdak jartzea eta mantentzea I. 50 ordu.
    • Zuraren teknologia.75 ordu.
    • Tresnaren teknologia. 50 ordu.
    • Teknologia berriak I: soinua aztertzeko aplikazioak. 50 ordu.
    • Instrumentu-praktika I. 25 ordu.
    •   925 ordu.

  • Bigarren ikasturtea (klikatu)
    • Arku-instrumentuak eskuz egitea eta muntatzea II (biola). 550 ordu.
    • Arku-instrumentuak bernizatzea I. 50 ordu.
    • Akustika II: Instrumentu osoaren azterketa. 25 ordu.
    • Musikaren historia. 25 ordu.
    • Arkuei zurdak jartzea eta mantentzea II. 50 ordu.
    • Arkuak konpontzea eta zaharberritzea. 50 ordu.
    • Teknologia berriak II: Diseinurako aplikazioak. 50 ordu.
    • Ekintzailetza. 75 ordu.
    • Instrumentu-praktika II. 25 ordu.
    •   900 ordu.

  • Hirugarren ikasturtea (klikatu)
    • Arku-instrumentuak eskuz egitea eta muntatzea III(biolontxeloa). 550 ordu.
    • Arku-instrumentuak bernizatzea II (biolontxeloa).. 50 ordu.
    • Akustika III: Soinuaren diagnostikoa eta tratamendua. 25 ordu.
    • Arku-instrumentuak konpontzea eta zaharberritzea. 175 ordu.
    • Teknologia berriak II: Enpresa-jarduerarako aplikazioak. 50 ordu.
    • Instrumentu-praktika III. 25 ordu.
    • Ikasketen amaierako proiektua. 100 ordu.
    • Lutheria-tailerreko praktikak. 200 ordu.
    •   1175 ordu.

Ikusi. Deskargatu (pdf.a)