ERASMUS+ KA121-2025 BEKAK ONARTU DIRA

Erasmus+ mugitze-bekek aukera ematen diete ikasleei beste herrialde batzuetan praktikak egiteko, gaitasun pertsonalak eta profesionalak areagotzeko eta lan aukerak hobetzeko, hezkuntzaren esparrutik lan-merkaturako trantsizioa errazteko, sektoreko enpresetan edo ikaskuntza praktikoko aldiak dituzten ikastetxe homologoetan prestakuntza emanez.

Irakasleei ere, era berean, garapen profesionalerako, gaitasunak hobetzeko eta nazioarteko beste profesional eta zentro homologoekin hartueman sarea sortzeko aukera ematen diete beka hauek, helburu nagusia ikasleen profesionalizazioa eta lan aukerak areagotzea izanik.

Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorio Profesionalak aurkeztutako beka-eskaerak onartu egin ditu Servicio Español Para la Internacionalización de la Educación (SEPIE) agentziak. Zehazki, honako hauek dira jasotako bekak:

  • Ikasleen prestakuntzarako lau beka, enpresetan hiru hilabetez praktikak egin ahal izateko.

  • Ikasleak nazioarteko trebetasun-lehiaketetara mugitzeko bi beka

  • Irakasleek behaketa bidez ikasteko hiru beka, prestakuntza-zentroetan edo enpresetan astebetez egoteko.

  • Irakasleak ikastaroetara joateko bi beka.

  • Ikastaroak jasotzeko helburuz, adituak ekartzeko lau beka.

Mugikortasun horiek 2025eko ekainaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra bitartean egingo dira.