Izen-ematea

EMAN IZENA

Bilboko Euskal Lutheria Eskolako sarrera-proba egiteko izen-emate epea 2024ko maiatzaren 8tik 29ra arte izango da.

Izen-emateko urratsak:

  • Ikasgunean izena eman. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren ikasgunea atariaren bidez egin behar da.
  • Ikasgunean sartzean, Sarbide-probak/Lehiaketak fitxan sakatu.
  • Musikako Lanbide Ikasketak koadroan klikatu.
  • MKP Juan Crisostomo Arriaga CPM zentroa hautatu. Lutheria espezialitatea (1. ikasturtea) aukeratu eta Lutheria 2024 hautatu.
  • Dokumentuak erantsi. Atal bakoitzean dokumentu bakarra atxikitu daiteke. NANaren bi aldeek fitxategi berean egon beharko dute.
  • Musikako oinarrizko mailaren titulazioa (izanez gero) eta meritoei dagozkien dokumentuak idazkaritzako posta helbidera bidali: oficina@conservatoriobilbao.com
  • Izen-ematea tasak ordaindutakoan balioztatuko da.

Izena emateko baldintzak

Baldintza akademiko eta musikalak betetzea derrigorrezkoa da. Hau egiaztatzen duten ziurtagiriak sarrera-probarako eskaria egiterakoan aurkeztu beharko dira.

Baldintza akademikoak

Batxiler-titulua, haren baliokidea edo unibertsitaterako 25 urtetik gorakoentzako sarbide-proba gainditua izatea.

Baldintza akademikoak betetzen ez dituztenek, autonomia-erkidego bakoitzaren Hezkuntza Sailari dagokion heldutasun-proba egin beharko dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasketa mailaren ordezko proba hori gainditzeak ondorengo ikasketa hauetan sartzeko eskubidea emango du.

Proba honi buruzko xehetasunak hemen.

Baldintza musikalak

Oinarrizko musika ikasketen diploma izatea edo baliokide den oinarrizko graduko diploma kontserbatorio ofizial edo baimendutako zentro batean lortutakoa.

Diploma ez dutenek, edozein espezialitatetan musika ezagutzei buruzko proba bat egin beharko dute Juan Crisostomo Arriaga musika kontserbatorioan.

Proba honi buruzko xehetasunak hemen.