Sarbide-Proba

Sarbide-probak, 2025ko ekainaren 13an izango da 09:00etan BELEn, J.C. Arriaga Musika Kontserbatorioaren eraikinean.

Ebazpena, Ikaskuntza eta Berrikuntza zuzendariarena, Bilboko Lutheriako Euskal Eskolan (Bele) 2025-2026 ikasturtean sartzeko probak arautu eta deialdia egiten duena.

Lutheria ikasketetarako sarbide-proba 0tik 100era baloratuko da. Hiru atal desberdin izango ditu eta beharrezkoa izango da denak gainditzea. Lortutako puntuazioari meritu taulako puntuak gehituko zaizkio. Hauek dira egin beharreko hiru ariketak:

1. Marrazketa artistikoko ariketa (% 35)

2. Zurezko eskulan bat egitea (% 35)

3. Testu-iruzkin bat egitea (% 30)

Ikusi hemen adibidea.

Oinarrizko maila musikala frogatzerik ez badago, musika ordezko proba bat egingo da maila hori frogatzeko.
Proba honek bi zati ditu:
Musika-hizkuntzako proba
Proba instrumentala
Informazio gehiago hemen

Sarbide-probako ebaluaketa  irizpideak