Zertan datza lutheria ikasketa plana

BELEn eskaintzen dugun Ikasketa Planak biolgintzan trebatutako profesionalak lortzeko bidea jartzen du, arku-instrumentugintzak gaur egun dituen erronkei kalitatezko prestakuntzarekin erantzunez. Ikasketa-Planaren oinarri nagusiak zehazten ditugu jarraian, bai irakasgaiak eta bai ordu kopurua.

Plan hau sakonago ezagutzeko klikatu PDF honetan.

1) Hari-laukotea egitea eta osatzea

Hiru ikasturte dirauten ikasketak dira, gehienez laura luzatu daitezkeenak. Helburu nagusiena hari-laukotea egitea eta osatzea da:

bele-aprendiendo-lutheria

Bele-ko ikaslea

  • Bi biolin
  • Biola bat
  • Biolontxelo bat

 

Beste helburu eta oinarri garrantzitsu bat bernizatze teknika desberdinak ikastea da.

 

2) Konpontze eta zaharberritze teknikak

Restauración de un violín

Biolin baten zaharberritze lana

Ikasketa hauetako oinarrizko helburuetako bat tresna hauetan ohikoak diren konponketa eta zaharberritze teknikak ikastea da.

Jakin badakigu eta, atal hau luthierraren eguneroko lan kargaren zati haundi bat izaten dela.

3) Arkua zaindu, konpondu eta zurdatzea

Técnica de "encerdado"

Zurdatze teknikak

Musikari profesionalarentzat arkua instrumentua bezain pieza garrantzitsua da. Horrela ba ikasketa hauetan arkua zaindu, konpondu eta zurdatzeko teknikak erakusten dira.

4) Akustika eta portaerak.

Comportamiento acustico

Portaera akustikoa

Ikasketa Planaren beste oinarrizko helburu bat, gure eskolaren ezaugarria behinena dena, akustikaren oinarrizko kontzeptuak ikastea da, baita materialen ezaugarri mekanikoak, musikatresna osoaren akustika, soinuaren doikuntza, gauregungo ikerketen ikasketa eta garatutako neurketa metodoen erabilera ikastea ere.

Esan dezakegu gaur egunerarte egindako ikerketei ezker biolin gorenen sekretu nahiko desestali izan direla, sonoriteteari dagokionez.

 

5) Lan eta enpresa ingurunea

Garrantzi handikoa da ikasleak aurrez aurre topatuko duen lan ingurunea bere ikasketak bukatzean.

Ekintzailetza, Lutheria-tailerreko praktikak eta Kurtso Bukaerako Proiektua bezalako ikasgaiak Ikasketa Plan berriaren oinarriak dira. Eskolatik irtengo diren luthier berrien lan baliabideak indartzea xede dutenak.


Ikasgaiak eta dagokien ordu kopura

  • Lehen ikasturtea (klikatu)
    • Arku-instrumentuak eskuz egitea eta muntatzea I (biolina). 550 ordu.
    • Akustika I: Oinarrizko kontzeptuak eta materialen akustika. 50 ordu.
    • Lutheriaren historia. 25 ordu.
    • Diseinua eta marrazketa. 50 ordu.
    • Arkuei zurdak jartzea eta mantentzea I. 50 ordu.
    • Zuraren teknologia.75 ordu.
    • Tresnaren teknologia. 50 ordu.
    • Teknologia berriak I: soinua aztertzeko aplikazioak. 50 ordu.
    • Instrumentu-praktika I. 25 ordu.
    •   925 ordu.

  • Bigarren ikasturtea (klikatu)
    • Arku-instrumentuak eskuz egitea eta muntatzea II (biola). 550 ordu.
    • Arku-instrumentuak bernizatzea I. 50 ordu.
    • Akustika II: Instrumentu osoaren azterketa. 25 ordu.
    • Musikaren historia. 25 ordu.
    • Arkuei zurdak jartzea eta mantentzea II. 50 ordu.
    • Arkuak konpontzea eta zaharberritzea. 50 ordu.
    • Teknologia berriak II: Diseinurako aplikazioak. 50 ordu.
    • Ekintzailetza. 75 ordu.
    • Instrumentu-praktika II. 25 ordu.
    •   900 ordu.

  • Hirugarren ikasturtea (klikatu)
    • Arku-instrumentuak eskuz egitea eta muntatzea III(biolontxeloa). 550 ordu.
    • Arku-instrumentuak bernizatzea II (biolontxeloa).. 50 ordu.
    • Akustika III: Soinuaren diagnostikoa eta tratamendua. 25 ordu.
    • Arku-instrumentuak konpontzea eta zaharberritzea. 175 ordu.
    • Teknologia berriak II: Enpresa-jarduerarako aplikazioak. 50 ordu.
    • Instrumentu-praktika III. 25 ordu.
    • Ikasketen amaierako proiektua. 100 ordu.
    • Lutheria-tailerreko praktikak. 200 ordu.
    •   1175 ordu.

Ikusi. Deskargatu (pdf.a)