2022-23 ikasturterako izenemate eta sarrera froga berriak

BELE, Bilboko Euskal Lutheria Eskolarako sarrera frogak egiteko izen emate epea 2021 ko maiatzaren 2tik 13ra izango da, biak barne.

Izenematea  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuaren IKASGUNE aplikazio telematikoaren bidez egin behar da.

·         Izen ematea egiteko IKASGUNEAn errejistraturik egon beharko zara. Ez bazaude hala egin beharko duzu.

·         IKASGUNEAren orrialdean sartu ondoren, SARBIDE PROBAK – LEHIAKETAK dioen fitxan sakatu behar da.

·         Eragiketa guzti hauek egiteko, ahal bada, Chrome  nabigatzailea erabili.

.         Musikako Lanbide Ikasketak dagokion koadrotxoan klikatu.

.         MKP Juan Crisostomo Arriaga CPM zentroa hautatu behar duzu. Lutheria espezialitatea aukeratu behar da (1. ikasturtea) eta  LUTHERIA 2023 autatu.

·         Erantsitako dokumentuak: atal bakoitzean dokumentu bakarra atxikitu daiteke. NANaren bi aldeek pdf edo jpg fitxategi berean egon beharko dute.

.        Musikako Oinarrizko mailaren titulazioa izatekotan idazkaritzako posta helbidera bidali, baita meritoei dagozkien dokumentuak ere. Idazkaritzako posta helbidea: oficina@conservatoriobilbao.com

·         Sarrera frogak ekainaren 13 an izango dira, goizeko 9:00 etan Bilboko JC Arriaga musika kontserbatorioan.

·         Izen ematea tasak ordaindutakoan balioztatuko da.

Sarbide probak, 2021ko ekainaren 13 an izango dira, goizeko 9:00etan BELEn  (J.C. Arriaga Musika Kontserbatorioaren eraikinean).

Musika ezagutzak aurkezteko ordezko froga egun eta toki berean egingo da.

Oharra: Eskaera kopuruaren arabera egun bat edo bitan egingo da sarrera froga

Sarbide frogan erabiltzen diren ebaluaketa irizpideak hauek dira: PDF dokumentua hemen.

2022-23 ikasturterako BELEra sartzeko probak arautu eta deitzen duen Eusko Jaurlaritzaren  ebazpena: PDF dokumentua hemen

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN