Instrumentuen dohaintza programa

BELEk (Bilboko Euskal Lutheria Eskola) biolin, biola eta biolontxeloak eskaintzen ditu dohaintzan Euskal Autonomia Erkidegoko kontserbatorioentzat.

Dohaintza honen bidez, hari-sailei kalitatezko tresnak eman nahi zaizkie, lutheria-eskolan bertan eraikiak, irakasleek eta ikasleek erabil ditzaten, ikastetxe hartzaileko irakaskuntza- eta arte-jardueretan erabiltzeko.

Lagapen hori formalizatzeko, J.C.Arriaga Kontserbatorioak eta kontserbatorio hartzailearen ordezkari batek dohaintza-akta sinatuko dute.

Instrumentu bakoitzeko irakasleak BELEtik pasa ahal izango dira, Bilboko J.C.Arriaga Kontserbatorioan, beren beharretara egokitzen diren instrumentuak aukeratzera. Aldez aurretik eguna eta ordua adostu beharko da (ostiraletan 9: 00etatik 14:00etara).

Gehienez hiru txelo, hiru biola eta hiru biolin egongo dira zentro bakoitzerako.

Instrumentua bakarrik emango da. Jasotzaileak zorro edo kutxarekin pasa beharko du lutheria-eskolatik tresna jasotzera.

Musika tresnak hauek zentro hartzailearen esku geratuko dira, eta haren bete beharra izango da haiek zaintzea eta doitzea.

Hitzordua eskatzeko idatzi lutheria@conservatoriobilbao.com helbidera