BELEko 2015-16 ikasturterako izen emate epea maiatzaren 22an amaituko da.

Bilboko Euskal Lutheria Eskolak, 2015-2016 ikasturterako sarbide probak burutzeko izen emate epea zabaldu du. Epea, maiatzaren 22an amaituko da.
1986an hasi eta gaur egun Ikasketa Plan berri eta egokitu baten bitartez, lutheria ikasketak ematen dira. Ikasketa hauetan, biolgintza, barnizatzea, muntatzea eta zaharberritzea dugu nagusi soka laukotean oinarrituta, baita ere musikatresnaren akustika, arkuaren zurdaketa eta mantenimendua. Ikasketetan lan mundua ere kontutan hartzen da.

Orrez gain zenbait Luthier tailerretan praktikak egitea da Planaren helburu bat, baita ere Erasmus+ programaren parte hartzea.

Gure ikasketak izen haundiko luthier batzuk emandako ikastaroekin betetzen dira. Eskolan Samuel Zygmuntowicz, Frédéric Becker izan ditugu ikastaro magistralak ematen eta laister Peter Westerlund izango dugu.