2021-22 ikasturterako BELEn onartutakoen zerrenda.
2021-22 ikasturterako irailean egingo diren sarrera frogetarako izen emandakoen zerrenda:
2021-22 ikasturterako ezohizko izenemate eta sarrera frogak
BELE, Bilboko Euskal Lutheria Eskolarako sarrera frogak egiteko izen emate epea 2021 ko ekainaren 21 etik uztailaren 23 izango da, biak barne.
BELEk, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak diseinatutako mailegu programa bati esker Musika Eskola eta Kontserbatorioetako ikasleen esku jarriko ditu sei bibolin, sei biola eta sei biolontxelo.
Eskaerak egiteko epea: maiatzaren 17tik ekainaren 4ra (biak barne).
Ikasturte hau ere bukatu da gure azken urteko ikasleentzat.
Pasa den apirilaren 30 ean kontzertu bat izan genuen beraiek egindako instrumentuekin.
BELE, Bilboko Euskal Lutheria Eskolarako sarrera frogak egiteko izen emate epea 2021 ko maiatzaren 3tik 14ra izango da, biak barne.
Izenematea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuaren web horrialdean dagoen aplikazio telematikoaren bidez egingo da.
Bertan behera geratzen dira 2020 ko Ondarearen Europako Jardunaldiko bisita J.C. Arriaga Kontserbatorioko BELE lutheria eskolara
Jasaten ari geran osasun egoeraren aurrean eta gure eskolak dituen baliabideek ez dituztenez bisita baterako segurtasun arauak bermatzen, urriak 20rako aurrekusia zegoen “Musika ondarea eta hezkuntza: luthier ogibidea” bertan behera uztea erabaki dugu.
Gertatutako guztiaren ondoren, ikasturtea bukatzea lortu dugu, nekatuta baina pozik (ah eta osasun onean!).
Itxialdiak iraun zuen bitartean, ikasgaiak on-line eman genituen, edo ahalegindu ginen behintzat. Atal teorikoak lantzeak ez du zailtasun handirik, baina ez da erreza erreminta eta teknika batzuen erabilera kamera baten bitartez erakustea (bestela galde iezaiezu lehenengo mailako ikasleei). Izan ere ikasle guztiek egin dute esfortzu handi bat ikasten eta lanean jarraitzeko honelako egoera batean.
Maiatza bukaerarako eskolan bueltan geunden lanean
2020-21 ikasturterako izenemate eta sarrera frogak
BELE, Bilboko Euskal Lutheria Eskolarako sarrera frogak egiteko izen emate epea 2020 ko maiatzaren 11tik ekainaren 5era izango da, biak barne.
Urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra ikastaro bat izan dugu Cremonatik etorri den Silvio Levaggi biolingilearekin.
Txeloaren eraikuntzaren alderdi funtzionalak landu genituen berarekin, eta bere jakinduriarekin benetan gozatu dugu.