Hans J. Nebelekin barniz ikastaroa BELE n
Otsailaren 1 etik 7 ra gurean izan dugu Hans J. Nebel berniz zaharberritze ikastaro bi ematen. Astelehenetik ostegunera BELE ko ikasleentzako izan da eta ostiraletik igandera kanpoko biolingile profesionalentzat.
Bere urte luzetako esperientziaren berri izan dugu eta lana nola egiten duen ikasteko aukera txiki bat, bernizeen zaharberritzean, ukitu txikietan.
Wurlitzer etxean lan egindakoa 1957 tik aurrera, F.S. Sacconi eta Dario D’Attili bezalako biolingile ospetsuekin, bere bi maisuak. Bertan Stradivari, del Gesú, Amati eta Stainer bazalakoek egindako biolinen konponketan aritua.
Biolingintza modernoaren sorreraren azkenetako testigu bizia, Sacconi maisu haundiaren bitartez XX eta XXI. mendeak lotu dituena.
Lege zaharreko gizona, pertsona etsi ezina eta langile porrokatua, eta hau dena beti irrifarre haundi bat aurpegian, bere lanaz etenik gabe gozatzen.
Esperientzia zoragarria izan da bera ezagutzea eta bere jakituriaren zati bat gureganatzea.
Ikastaroetako argazkiak hemen.