Hari instrumentuen mailegua 2022-23 ikasturterako

Instrumentuen milegua

BELEk, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak diseinatutako mailegu programa bati esker Musika Eskola eta Kontserbatorioetako ikasleen esku jarriko ditu hamar bibolin, hamar biola eta hamar biolontxelo.

Eskaerak egiteko epea:  maiatzaren 16tik ekainaren 3ra (biak barne).

Eskaera ikasleak formalizatu beharko du, edo, bestela, haren legezko tutoreek.Horretarako, I. eranskinean datorren eredua bete beharko da.
Eskaerak dagokion kontserbatorio edo musika-eskolako zuzendaritzaren bermea beharko du.
Eskaera egiteko agiri hauek aurkeztu beharko dira:

− Eskaera-inprimakia (I. eranskina)

− Musikako ziurtagiri akademikoa, dagokion zentroak emana.

− Txostena, Ikasle eskatzaileak musika-ikasketak egin dituen zentroko zuzendariarena, hautagaiaren egokitasuna bermatzen duena.

Eskabideak behar bezala beteta bidali beharko dira helbide elektroniko honetara, PDF formatuan: oficina@conservatoriobilbao.com

Instrumentuak aseguratu egin beharko dira. Balorazio txostena beharrezkoa balitz asegururako, BELEk eskuratuko lioke eskatzaileari.

Mailegu programa honen ezaugarri eta baldintzak Ikastetxe eta plangintzaren zuzendariarena, euskal lutheria eskolan (BELE) egindako hari instrumentuak EAE-ko kontserbatorioetako eta musikaeskoletako ikasleei maileguz ematea arautzen duen ebazpenean kontsulta daitezke.


Aurreko urtean jasotako instrumentuak itzultzeko edo instrumentu berdinaren mailegua berriztatzeko V. ERANSKINA INSTRUMENTUAREN BALORAZIOA bete eta bidali beharko da oficina@conservatoriobilbao.com helbidera.