Ikastaroa Silvio Levaggirekin

Urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra ikastaro bat izan dugu Cremonatik etorri den Silvio Levaggi biolingilearekin.

Txeloaren eraikuntzaren alderdi funtzionalak landu genituen berarekin, eta bere jakinduriarekin benetan gozatu dugu.

Nahiz eta gure eskolan, “txelogintza” hirugarren urtean bakarrik lantzen den, bai lehen eta bigarren urteko ikasleek edozein arku instrumentutan aplikatu daitezkeen lan egiteko modu eta erak ikasi zituzten.

Ikastaroaren azken egunak kanpotik etorritako luthier profesionalekin bakarrik egin zen. Hauek gogor lan egin zuten, bai txeloa egiten bai doikuntza lanetan.

Irudi batzuk hemen.