2017-18 rako Erasmus+ bekak onartuak

erasmus+

Praktikak Europan burutu ahal izateko Erasmus+ bekak onartu ditu SEPIEk (Servicio Español Para la Internacionalización de la Educación).

Europar batzordeak prestakuntza eta lanbideratzea sustatzeko asmoz sortutako beka horiek eskuratu ditu BELEk 2017-18 ikasturterako.

Sei beka ikasleak hiru hilabete atzerriko lantegietan trebatzeko izango dira, Frantzia, Erresuma Batuan eta Italian.  Hiru irakasleriarentzat astebeteko egonaldiak egiteko atzerriko tallerretan eta beste hiru biolingile profesionalek ikastaroak eman ditzaten BELEn.

Era horretara ikasle eta irakasleak europako lantegietan trebatu ahal izango dira. Ikasketen kalitatea eta ikasleen lan aukerak haunditu egingo dira ekimen honekin.