Irailearako izenemate eta sarrera froga berriak

BELE, Bilboko Euskal Lutheria Eskolarako sarrera frogak egiteko izen emate epea 2023 ko ekainaren 19tik irailaren 4ko 13:00ak arte izango da, biak barne. Bulegoak itxita egongo dira uztailaren 31tik abuztuaren 31ra.

Sarbide probak, 2023ko irailaren 6an izango dira.

Izenematea  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuaren IKASGUNE aplikazio telematikoaren bidez egin behar da. Hala ere, arazorik baleude Kontserbatorioko idazkaritza itxita egongo da uztailaren 31 tik irailaren 1 era edozein harremanetarako.

·         Izen ematea egiteko IKASGUNEAn errejistraturik egon beharko zara. Ez bazaude hala egin beharko duzu.

·         IKASGUNEAren orrialdean sartu ondoren, SARBIDE PROBAK – LEHIAKETAK dioen fitxan sakatu behar da.

·         Eragiketa guzti hauek egiteko, ahal bada, Chrome  nabigatzailea erabili.

.         Musikako Lanbide Ikasketak dagokion koadrotxoan klikatu.

.         MKP Juan Crisostomo Arriaga CPM zentroa hautatu behar duzu. Lutheria espezialitatea aukeratu behar da (1. ikasturtea) eta  LUTHERIA 2023 autatu.

·         Erantsitako dokumentuak: atal bakoitzean dokumentu bakarra atxikitu daiteke. NANaren bi aldeek pdf edo jpg fitxategi berean egon beharko dute.

.        Musikako Oinarrizko mailaren titulazioa izatekotan gure posta helbidera bidali, baita meritoei dagozkien dokumentuak ere. Gure posta helbidea: oficina@conservatoriobilbao.com

·         Izen ematea tasak ordaindutakoan balioztatuko da.

·         Arazorik izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezue helbide honetara: oficina@conservatoriobilbao.com

 

Sarbide probak, 2023ko irailaren 6an izango dira, goizeko 9:00etan BELEn  (J.C. Arriaga Musika Kontserbatorioaren eraikinean).

Musika ezagutzak aurkezteko ordezko froga egun eta toki berean egingo da.

Oharra: Eskaera kopuruaren arabera egun bat edo bitan egingo da sarrera froga

Sarbide frogan erabiltzen diren ebaluaketa irizpideak hauek dira: PDF dokumentua hemen.

2023-24 ikasturterako BELEra sartzeko probak arautu eta deitzen duen Eusko Jaurlaritzaren ebazpena: PDF dokumentua hemen

 

BELEn onartua izateko baldintzak eta sarbide proba

1-Baldintza akademiko eta musikalak konplitu behar dira

2- Sarbide-proba bat gainditu behar da.

1) Baldintzak

AKADEMIKOA

Batxiler-Titulua edo baliokidea edo Unibertsitaterako hogeita bost urte baino zaharragokoentzako sarbide-proba gainditua izatea.

Titulu hori ez duten hemeretzi urtetik gorakoek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ezarritako froga bat gaindituz gero sartu ahal izango dira. Batxilergoko helburuak nahikotasun maila batekin gainditzen dituela eta ikasketok behar bezala burutzeko ezagutza, gaitasuna eta trebeziak badituela erakutsi beharko du hautagaiak.

MUSIKALA

Oinarrizko Musika ikasketen Diploma izatea edo baliokide den Oinarrizko Graduko Diploma Kontserbatorio ofizial edo baimendutako zentro batean lortutakoa.

Ikasketa hauetara sartzeko aukera izango da musika ziurtagiri hori izan ez arren edozein ezpezialitatean musika ezagutzei buruzko froga bat gaindituz gero. Froga honi buruzko xehetasunak hemen.

Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioan burutuko da froga hau. Froga gainditzeak ez du derrigorrez Oinarrizko Mailako zertifikazioa lortu izatea.

OHAR GARRANTZITSUA: Musika ezagutzei buruzko aipatutako ziurtagiria sarbide frogetarako eskaria egiterakoan aurkeztu beharko da. Hautagairen batek une horretan baldintza horiek beteko ez balitu, horiek betetzera baldintzatua legoke. Ikasketak amaitzean baldintza bete gabe jarraituko balu, Lutheria Ikasketak burutu izanaren agiria ezingo luke jaso inolaz ere.

2) Sarbide Proba

Luthería ikasketetarako sarbide proba espezifikoa, 0eko 100era baloratuko da, hiru atal desberdin izango ditu:

Epaimahaiak proposatutako modelu baten gaineko marrazketa artistikoko ariketa. Notaren % 35a izango da. Eredu adibidea  Marrazki adibidea
Epaimahaiak proposatzen duen pieza bat egurrean eskuz egitearen ariketa. Notaren % 35a izango da. Adibidea 1  Adibidea 2
Epaimahaiak proposatzen duen gai bati buruzko idazlana. Notaren % 30a izango da. Adibidea
Beharrezkoa izango da hiru atal hauek gainditzea, hauetan lortzen den puntuaketari meritu taulako puntuak gehitu ahal izateko.

Sarbide froga egiteko tasa bat ordaindu beharko da prezio publikoak finkatzen dituen  1/2007 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, irailaren 11koa-n agertzen den bezala.

Diru kopuru hau izen ematean jarriko den kontu korrontetik kobratuko da.